Astekaria

 Ezpalak 

Izenak

Gorka Bereziartua

Gorka Bereziartua


2149. alea
2008-09-07
alde 0    kontra 0

Berri Txarrak taldearen Zertarako amestu dokumentala Londresko Portobello Film Festival-en proiektatu zuten abuztuaren 29an. Ibon A. Totorika zinema zuzendari getxoztarrak egindako dokumentala da, talde nafarrak Jaio.Musika.Hil diskoa aurkezteko egindako biran oinarrituta. Bira horretan Europa, Amerika eta Asian zehar aritu zen Berri Txarrak, eta dokumentala osatzeko Gernikako Astra gaztetxean kontzertu berezia eskaini zuten.

 

Ados antzerki konpainiak irailaren 2an ekin dio Santo Domingon (Dominikar Errepublika) Hego Amerikako birari. Einstein antzezlana aurkezten ari da euskal antzerki taldea eta besteak beste honako herrialdeak bisitatuko ditu: Costa Rica, Guatemala, El Salvador, Honduras, Mexiko eta AEB. Irailaren 27an amaituko da bira.

 

 

Elurretan taldeak disko berria argitaratu du. 21 abestiz osatutako diskoa da Momo eta beste izaki batzu eta taldearen webgunean (www.elurretan.com) bakarrik dago eskuragai. Pop-a du oinarri diskoak, baina folka eta musika esperimentala ere landuko dituzte. Disko hau sarean jartzearekin batera, Elurretanek bere aurreko lan guztiak ere doan jaisteko moduan jarri ditu. Antzeko berria eman du Unama folk talde ziburutarrak ere. www.jamendo.com webgunean eskegi dute euren lehen diskoa, edozeinek doan deskarga dezan.

 

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia