Astekaria

 Txandan 

Ez dago 'mus'ik

Idazle idazle-edo denak koadernotxo bat eramaten du beti alboan, jakingarri iruditzen zaizkion kontuak bertan apuntatzeko, geroko esperantzan. Aurtengo udan ere halaxe ibili naiz ni. Besteak beste, egunean bizpahiru egunkari irakurri-edo ditut, eta baita aspaldian txanda-zain neuzkan dozena erdi bat liburu ere. Horrez gain, film bat edo beste ikusi ditut, eta bi egonalditxo egin ditut etxetik kanpora. Uda amaitzear, hainbat koadernotan idatzitako apunte horiei begira aritu naiz, aurrena zeri helduko. Ni neu harritu naiz egin dudan aukerarekin. Gure etxepeko tabernan hartutako apuntea da: lau mutil gazte ari dira musean; gazteetariko bat, musika entzuteko kasko tzar batzuk ditu jantzita eta, jokoan ari dela, bestek entzuten ez duten musikaren erritmoari jarraituz mugitzen da. Gogorra egin zitzaidan eszena. Batetik, gazteak kideekiko erakusten zuen errespeturik ezagatik; bestetik, gure politikarien jarduna ekarri zidalako gogora: elkarrekin hitz egiten ari diren itxura eginagatik bakoitzak bere musikari erreparatzen baitio soilik, baten hordagoari besteak enbido gehiago erantzuten diolarik. Uda honetan bi gazte hil dira trenak harrapatuta, trenbidea zeharkatzen ari zirela. Kaskoetatik musika entzuten ari omen ziren biak, horrexegatik ez omen zuten abisua entzun.

Joxerra Garzia

Joxerra Garzia


2149. alea
2008-09-07
alde 0    kontra 0
Joxerra Garzia


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia