Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

ARGIA.com-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-12-02 16:46:18
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2008-09-07 -- 2149.zenb

Joxerra Garzia

Joxerra Garzia

Idazle idazle-edo denak koadernotxo bat eramaten du beti alboan, jakingarri iruditzen zaizkion kontuak bertan apuntatzeko, geroko esperantzan.

Aurtengo udan ere halaxe ibili naiz ni. Besteak beste, egunean bizpahiru egunkari irakurri-edo ditut, eta baita aspaldian txanda-zain neuzkan dozena erdi bat liburu ere. Horrez gain, film bat edo beste ikusi ditut, eta bi egonalditxo egin ditut etxetik kanpora.

Uda amaitzear, hainbat koadernotan idatzitako apunte horiei begira aritu naiz, aurrena zeri helduko. Ni neu harritu naiz egin dudan aukerarekin.

Gure etxepeko tabernan hartutako apuntea da: lau mutil gazte ari dira musean; gazteetariko bat, musika entzuteko kasko tzar batzuk ditu jantzita eta, jokoan ari dela, bestek entzuten ez duten musikaren erritmoari jarraituz mugitzen da.

Gogorra egin zitzaidan eszena. Batetik, gazteak kideekiko erakusten zuen errespeturik ezagatik; bestetik, gure politikarien jarduna ekarri zidalako gogora: elkarrekin hitz egiten ari diren itxura eginagatik bakoitzak bere musikari erreparatzen baitio soilik, baten hordagoari besteak enbido gehiago erantzuten diolarik.

Uda honetan bi gazte hil dira trenak harrapatuta, trenbidea zeharkatzen ari zirela. Kaskoetatik musika entzuten ari omen ziren biak, horrexegatik ez omen zuten abisua entzun.

hemeroteka

2148. zenbakia | 2008-08-03
2147. zenbakia | 2008-07-27
2146. zenbakia | 2008-07-20
2145. zenbakia | 2008-07-13
2144. zenbakia | 2008-07-06
2143. zenbakia | 2008-06-29
2142. zenbakia | 2008-06-22
2141. zenbakia | 2008-06-15
2140. zenbakia | 2008-06-08
2139. zenbakia | 2008-06-01

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan