Astekaria

 Zientzia eta teknologia 

Zoologia

Arrain hizlaria

Arrain batzuek, igeri-puxikaren bidez, soinuak emititzen dituzte gorte egiteko edo beren burua babesteko. Science aldizkarian argitara emandako artikulu batean adierazten denez, arrain apoak –edo batrachoididae– soinuak emititzeko duten garun-mekanismoa oso antzinakoa da.   Arrain apoek gas-poltsa dute flotagarritasuna ziurtatzeko, eta hura bibratu araziz emititzen dituzte soinuak. Garunean duten neurona zirkuituaren bidez bibrazioen erritmoa eta tonoa erregulatzen dituzte. Badirudi sistema horrek antz handia duela orain 400 milioi urteko hezurdunek soinuak emititzeko erabiltzen zutenarekin.

Joxerra Aizpurua

Joxerra Aizpurua


2148. alea
0000-00-00
alde 0    kontra 0
Arrain apoa


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia