Astekaria

 Txandan 

Patronala garenean

Ongizate estatuaren seme alaba eta proletalgoaren iloba garenok, astakeria iritzi diogu 60 orduko lanaste bati. Hilabeteko opor ordainduak (bestela ez dira oporrak), gutxienez KPI adinako soldata igoerak, amatasun eta aitatasun bajak... geronen eskubideen berri badugu, sindikatze maila apalarekin batera. Eta ez gara arrazistak, noski.   Patronala garenean hasten zaizkigu kontraesanak ziztatzen: zazpietatik zazpietaraino, eguneko hamabi orduko lanaldian umezain (edo edadetuzain) baten bila hasten garenean; Segurantza Sozialaren kotizazioak gure patrikatik atera behar duenean eta, finean, langile bat, gizaki baten lana, kostu bezala somatzen hasten garenean. Ia oharkabean, “ustiatu” izatetik “hustiatzaile” izatera pasatzen garenean, alegia. Gutxieneko soldata, gehienezko lanaldia, opor ordainduak, (zabor) kontratuak, greba eskubidea...   Getxon umezain eta etxekolanetan dabiltzanen hamarretik zortzi, %80, ez dago Segurantza Sozialean izen emanda. Nago, beste euskal herrietan ere, portzentaia ez dela hortik oso aparte ibiliko. Izan ere, Neguri eta Barakaldo ez dira sekula elkarren hain urruti ere egon. Edo, bestela esanda, zezen zezenketazalerik ez dudala ezagutzen. Uda on.

Joseba Barandiaran

Joseba Barandiaran


2148. alea
0000-00-00
alde 0    kontra 0
Joseba Barandiaran


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia