Astekaria

 Ezpalak 

Laharragueren ikuspegi esferikoa

Abuztuaren 31 arte Biarritzeko Ander Deuna elizan Franck Laharrague argazkilari biarriztarraren erakusketa ikusteko parada izango da. Sphère-Planisphère izenburupean, hogeita lau lan jarri ditu erakusgai, denak ere ikustera ohituak ez gauden argazkiekin. Izan ere, Laharraguek argazki borobilak aurkezten ditu, esfera batetik begiratuta baleude bezala. Azken finean, argazkien bidez egin ohi den irudikapena zalantzan jartzen du artistak. Erakusketari buruzko informazio gehiago web gune honetan: http://photographe-biarritz-laharrague.blogspot.com/

Jon Torner

Jon Torner


2148. alea
0000-00-00
alde 0    kontra 0
Laharrague


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia