Astekaria

 Bertso berriak 

Herri-kontsultari jarriak

I Juan Josek deitu eta esan dit umiltasunez beteta “Xabi, herriak, zure laguntza behar duenez tarteka, arren, ARGIAn egin ezazu ‘zure’ herri-galdeketa neronek egin nahi nuen hura debekatu dute eta”. II Inork etxea saldu nahi balu, karu izan arren dena, auzokoari noiztik eskatu behar lioke baimena? a)Inoiztik ez b)betidanik, ez ote da nabarmena? Lehen gure kontu bizi zen eta zer da egingo lukeena? III Legebiltzarrak onartu balu galdeketaren plangintza baina kontsultak zailduko balu guztion elkarbizitza… Nor litzateke gai gelditzeko Legebiltzarraren hitza? a/ herritarrak b/ Zapatero c/ Gasteizko Jaurlaritza. IV Zertan Kosovon egon daitezke denak pozik eta alai eta gu, aldiz, ez izan ezta galdera egiteko gai? a/ Gu etnia asko baikara b/ Madrilen baitugu jai c/ Petroliorik izan ez eta NATOk ez duelako nahi. V Herri-kontsulta ez da egingo urte honetan barrena Madril aldetik heldu delako epailearen ordena. Galderen beldur nor izaten da? a/ Galdetzen ez duena b/ Galdetzeko gai ez izanik, erantzunen beldur dena. VI Juan Jose inoiz joaten bada legeetatik harago eta urriko azken astean galdeketa bat badago, kontsulta horrek balioko du a/ honek baino gehiago b/ honek beste edo, noski, c/ honek baino gutxiago?   Doinua: "Eskeini asko ta eman gutxi"

Xabier Paya

Xabier Paya


2148. alea
0000-00-00
alde 0    kontra 0
Xabi Paya
(Iņigo Azkona)


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

Š 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 ˇ 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia