Astekaria

 Bestelakoak 

Hazi eta biderkatu!

Honela ikasi genuen eskolan eta elizan. Eta horrelako leloa nagusitu eta zabaldu da mundu osoan. Eta galdera da, noiz arte hazi daiteke Amalur mugatu batean? Gizakiok hemezortzi urtetik aurrera normalean ez gara hazten eta ez omen gara konturatzen bizitzak aurrera jarraitzen duenik. Haztea dugu zoriontasunaren gako printzipala, alabaina ez al da posible jadanik daukagunarekin, ondo banaturik, egoki bizi? Hor dago koska eta erronka.   Aspaldion Txina eta India planetaren etsai anti-ekologikoak bihurtu ditugu azkarregi hazten ari direlako. Orain Txinan okela ere jaten hasiak dira eta Indian motorren eta autoen bizioarekin kutsatu dira. Gero eta erregai gehiago behar dute eta petrolioa garestiago saltzen dute. Asiako hazkundea arerioa bilakatu zaigu eta gure erantzun bakarra, antza, gu ere ahalik eta azkarren, ahalik eta gehien haztea da, ekonomiaren lasterketan irabazteko. Asia munduko fabrika berria da, baina oraindik pertsonako askoz CO2 gutxiago isurtzen dute gurekin alderaturik.   Asiarrak Bush eta bere G8ko lagunekin hasarretu berri dira 2050 urterako eurek ere negutegi eragineko gasa %50 jaitsiaraztea nahi dutelako. Kuriosoa benetan mendebaldeko gobernari boteretsuen logika. Euren erantzukizuna onartu ez, zientzialarien iritziaren aurka neurriak epe super-luzera eraman eta etxerako lanak Txina eta Indiari jarri.   Gure artean ere, ekonomiaren mantsotzeak alarmak piztu ditu. Adibidez Bizkaiko eta Gipuzkoako Aldundiek berriki iragarri dituzte ekonomiaren bizkortzerako planak. Bizkaian Guggenheim berria eraikitzeaz aparte, sei errepide proiektu berriak plazaratu dituzte, esanez: “Hobekuntzak jasotzeko prest gaude baina proiektu honen aurka ezin du inork kontra egin” (sic).   Ekialderago Gipuzkoa Aurrera plataforma asmatu dute. Aldundiak, MCC, Kutxa, Adegi eta Merkatal Ganbararekin batera AHT, Pasaiako Superportua edo garraio plataforma logistiko berria martxan jartzeko elkarren arteko konpromisoa sinatu berri du. Hazkunde ekonomikoa porlan eta petrolioaren kontura garatu nahi dute berriro ere, eta ziur gaude ekologistez gain sindikatuek eta beste eragile sozialek jendea mobilizatzera deituko dutela.   Hauek al dira parte hartzeko sustatu beharreko eredu berriak? Noizko garraio publikoaren hobekuntza? Zergatik segi behar du diru publikoak finantzatzen hazkundearen negozio pribatua?   Amalurra ez da gehiago haziko eta guk zeru, itsaso eta mendietatik mugak ukitu ditugu. Has gaitezen pentsatzen des-hazkundeaz, hobeto bizi ahal izateko!

Iņaki Barcena

Iņaki Barcena


2148. alea
0000-00-00
alde 0    kontra 0
Iņaki Barcena
(Iņigo Azkona)


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

Š 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 ˇ 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia