Txernobil, Sahara...

Rosa Maria Martin Sabaris
Iñigo Azkona
Uztailaren erdialdera etorri ohi dira Saharako umeak Euskal Herrira. Aurten antolakuntza arrazoiak direla medio (besteak beste, garestiagoa baita zerua uztailean ekainean baino), askoz ere lehenago iritsi dira Loiuko aireportura, udako lehen egunetan. Biharamuneko egunkarietara albistearen bila jo dudanean, begi urdinak eta azal urdinagoa duten umeak topatu ditut lehen orriko argazki erraldoian. Ustekabean topatu ere, Sahara inguruan gizaki urdinak badira ere, ez baitzaizkit haien seme-alabak iruditu.
 
Barrura jo dut azalpenaren bila. Fusión sentimental izenburuaren azpian, harrera egin dieten euskal gurasoen hitzak agertzen dira batipat. Pozik dago kazetaria, euskal familien eskuzabaltasuna azpimarratu du artikuluan, hain gara eta bihotz-zabalak, hain dira eta behartsuak... Ondo, ondo... Eta bat-batean zaplastekoa, orrialde bereko bazter batean: Saharatik espero zirenak baino gehiago etorri direla, 35 ume soberan.
 
Beti jarrera kritikoa izatea gustukoa duen lankide baten bezperako hitzak gogoratu ditut: “Bai, orain modan jarri da udan kanpoko ume bat hartzea”. “Jendeak ez daki zer egin kontzientzia zuritzeko”. “Gero berriro hara bidaltzeko, guk hemen dugun guztia erakustea ere, zelako krudelkeria”.
 
Bai, gero eta zailagoa egiten ari zaie elkarteei honelako umeentzako abegi-familiak aurkitzea, ez da plana urtea lanean ematea gero oporretan bizitza nahasteko. Baina aldi berean, gero eta gehiago dira ume bat adoptatzera atzerrira jotzen dutenak.
 
Beste muturreko jarrera irakurri berri dut joan den asteko orrialde hauetan: basamortuko ume horiek paradisura etorri direla. Paradisua? Nork berea, norbere herria, norbere lurraldea, norbere hizkuntza, norberekeria...
 
Duela 22 urte amaitu zen paradisua Txernobilen, eta duela 33 urte Mendebaldeko Saharan. Ezbeharrak gertatu egingo bailiran. Ez diot neure buruari galdetzen xahutzen dudan energia Txernobildik datorrenentz, ez eta jaten dudan arraina Saharako uretan harrapatukoa denentz ere. Haranzko bidean atea zabalik, honanzkoan itxita. Duela 70 urte hemengo batzuk izan ziren atzerrirako bidea hartu zuten umeak. Ateak zabalik aurkitu zituzten orduan. Batek daki zein ateri joka ibiliko diren gure seme-alabak. Non bilatuko duten biharamuneko paradisua.
 
Txernobilgo umeak zuriegi, Saharako umeak ilunegi. Zerua uztailean garesti. Saharako 35 ume soberan.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Mendebaldeko Sahara
2024-03-24 | Reyes Ilintxeta
Kristina Berasain. Sahararekin kateatuta
"Palestinakoa ikusita, zer egingo du orain Marokok Sahararekin?"

Arnas luzeko kazetaritza maite du Kristina Berasainek. Kazetaritza pausatua. Haimaz haima ibili da sahararrekin hizketan, kontakizunak eta testigantzak bilduz, gero horiek guztiak liburu eder batean harilkatzeko. Pasioz eta pazientziaz, ia 50 urte erresistentzian daraman saharar... [+]


2023-12-22 | Euskal Irratiak
Saharari buruzko euskarazko lehen kazetaritza kronika idatzi du Kristina Berasainek

Sahara, herri bat erresistentzian liburua argitaratu du Kristina Berasainek. Urte luzez jarraitu du Mendebaldeko Saharako gatazka, 2005ean BERRIA egunkariko kazetari gisa lurralde okupatuetara lehen aldiz bidaia egin zuenetik.


'Saharari kantari' diskoaren kontzertu solidarioa egingo dute Donostian

Mendebaldeko Sahararen alde egingo dute kontzertua hilaren 22an, Kursaalean. Bertan izango dira Oreka TX, Eñaut Elorrieta, Mikel Urdangarin, edo Minatu Embarek, Nayat Hosseinek eta Hayuh Ramsik artista sahararrak, besteak beste. Sahararrak gerran daudela ez dela ahaztu... [+]


Palestinan bezala Mendebaldeko Saharan ere, okupatzailea beti espoliatzaile

Mendebaldeko Saharako Smara hirian urriaren 29an jaurtigaiekin izandako eraso ezezagun batek gorenean jarri du Fronte Polisarioaren eta Marokoko armadaren arteko gerra. Gaza bezala, harresi luze batez inguratuta dago herrialde osoa, eta Israelek palestinarrekin egin bezala,... [+]


2023-07-19 | Leire Artola Arin
Israelgo Gobernuak formalki onartu dio Marokori Mendebaldeko Sahara euren menpe dagoela

Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak gutun bat bidali dio Marokoko Mohamed VI.a erregeari, "harremanak sendotzeko" pausoa emateko. Astelehenean baieztatu du asmoa dutela okupatutako Mendebaldeko Saharako Dakhla hirian kontsulatua irekitzeko.


Eguneraketa berriak daude