Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-12-02 16:46:18
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2008-07-27 -- 2147.zenb

Sozioekonomia

Euskal Herriko adierazleak, lehen aldiz

Daniel Udalaitz

Euskal Herrian industrian gero eta langile gutxiagok egiten du lan

Lehen aldia da Euskal Herri osoko adierazle ekonomiko eta sozialak ditugula. Gaindegiak, Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behatokiak, landu ditu datuak. Laburpentxoa dugu hemen eta informazio osoa www.gaindegia.org-en.
 
Orain artean, Euskal Herriko egoera sozioekonomikoaren berri modu mugatuan eta beraz, distortsionatuta jaso dugu, gure herrialdearen zatiketa administratibo sakona dela eta. Administrazio bakoitzak bere estatistikak eta analisiak egin izan ditu eta egiten ditu. Orain, lehenengo aldiz, Euskal Herri osoko ekonomia eta gizarte adierazleen berri izateko aukera dugu. Adierazle horiek askoz gehiago hurbiltzen dira Euskal Herriko egoera sozioekonomiko errealera, orain arte Euskal Herrian indarrean dauden administrazioek –EAEkoak, Nafarroako Foru Erkidegokoak, Espainiako eta Frantziako Estatuetakoak eta Europakoak– eskaini dizkiguten adierazleak baino.
 
Gaindegia behategiak bildu ditu datuok. Orotara 22 ekonomia eta gizarte adierazle aurkeztu ditu. Adierazle horiek bost esparru nagusitan banatuta landu dituzte: testuinguru ekonomiko orokorra, enplegua, berrikuntza eta ikerketa, gizarte kohesioa eta ekonomiaren erreforma. Adierazleok xehetuta bi taulotan dituzue.

guztia irakurri

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan