I Egunkarien laurdena (berrogei orritik hamar) ez al dator puztu samar dena festa, jaia dena bat bestearen hurrena? Nik eta festakideek ditugun txoro-ideiek orriak zergatik bete? uztargaitz behar lukete jaiek ta hedabideek. II Udan dena da “freskoa”, datorrena, berezkoa... barrutik ederra dena kamera-lumen barrena bihurtzen da groteskoa. Madonnaren biajea Hannoverkoan ajea... denetik behar du prentsak gurean roxarik ezak gorritu du paisajea. III Festa da inprobisatze erabatekoa, letxe! Lege ezaren araua Beraz, desegitaraua ez loleku ta ez etxe. Hori dena da, bai, jaia desordua, desgaraia, oinpe egosien salda... zentzugabea ez al da horren berri eman nahia? IV Egingo nuke apustu bihar bertan juxtu-juxtu egingo direla egin egunkari atze-arin eta telebista puztu. Albistegiek arreta edonon jartzen dute ta ez da faltako egundo atzoko auskalo nungo marmitako lehiaketa. V Antzar, mozorrotu, zezen koadrila bat builan ozen Behin bati entzun niona: “Hori ere bota, gizona! botaka egiteko zen!” Den-dena “ikusgarri” da moda berrion harira tematu delako norbait Donostiko suak noizbait irratiz emango dira. VI Egitaraua zabaldu, bale, hori ongi dago baina hortik aurrerago ezerk zentzurik ba al du, notizia denak salbu? Joanez muturreraino gehio balio du joino! neronek froga dezaket festako sentipen batek milaka irudik baino! Doinua: Dezima
© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa