Astekaria

 Txandan 

Greziarraren galdera

Bilbotik bueltan, San Mames Guggenheim Herriko Taberna Zazpi Kaleak zubien islada ibaian folklore guztia batera, Greziarra erdi lo zetorren autoan, neka-neka eginda. Egun gutxi batzuetako bisita zuen Euskal Herrian, eta horregatik gauza asko –lar, beharbada?– erakutsi gura nizkion denbora laburrean.   Autoa aparkatzen ari ginela nagiak kendu zituen, pentsakor jarri zen, galdera bota zidan halako batean, aurretik izandako elkarrizketa baten jarraipena balitz bezala:   – Zenbat zarete euskaldunak? – Hiru milioi –erantzun nion.   Baina banekien harago joan nahi zuela:   – Eta horietatik zenbat dira benetako euskaldunak?   Eman ahalko niokeen erantzun elegantea: – Hiru milioi.   Eman ahalko niokeen erantzun ortodoxoa: – Ia hiru milioi langile.   Eman ahalko niokeen erantzun literala: – Zortziehun mila.   Eman ahalko niokeen erantzun zahar ederra, hamasei abizen euskaldunena. Baina Sokratiko haren aurrean ihardetsi nuen:   – Gero eta gutxiago dira euskalduntasunean heziak munduan.

Igor Estankona

Igor Estankona


2147. alea
2008-07-27
alde 0    kontra 0
Igor Estankona


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia