Elhuyarren hizkuntza zerbitzuak on-line

Onintza Irureta

Onintza Irureta


2008-07-27

Elhuyar Fundazioak www.elhuyar.org/ hizkuntza-zerbitzuak web gunea jarri du martxan. 1972az geroztik sortu dituen tresna eta baliabideak bildu dituzte bertan, hizkuntzaren arloan lan egiten duten profesionalek zein gainerako herritarrek erabil ditzaten. Hiztegigintza lan guztia kontsultatu, hiztegien plugin-ak deskargatu eta telefono mugikorrerako euskara-gaztelaniazko hiztegi murriztua eskuratu ahal dira web gune horretan, besteak beste. Zientzia eta Teknologiaren Corpusa , CorpEus, OpenTrad eta Elebila bezalako baliabideak bildu ditu Elhuyarrek.


Argia.com 2012