2008-07-27 -- 2147.zenb
Bat egin dute Kukai dantza taldeak eta Tanttaka antzerki taldeak hirugarren aldiz. 1937 eta Otehitzari biraka ikuskizunen ostean Hnuy illa... iritsi berri da agertokietara, Joseba Sarrionandiaren poemak oinarri dituen ikuskizuna.
“Gaua etortzean eta lurra iluntzean, eta ikusiko dugun argi bakarra ilargiarena izango denean, ez dut beldurrik izango; ez, ez dut beldurrik izango, alboan zaitudan bitartean”. Ben E. King-en Stand by me abestiko hitzak dira. Izen bereko ipuina oparituko dizue Itxaro Bordak datorren astean Argiaren irakurleei. Guk ere udan, gaua heldu eta irakurtzeko zerbait nahi duzunean, zure alboan egon nahi dugulako.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa