Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-09-04 17:20:17
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2008-07-27 -- 2147.zenb

Andoni Egaņa

Andoni Egaņa

I

Egunkarien laurdena
(berrogei orritik hamar)
ez al dator puztu samar
dena festa, jaia dena
bat bestearen hurrena?
Nik eta festakideek
ditugun txoro-ideiek
orriak zergatik bete?
uztargaitz behar lukete
jaiek ta hedabideek.
 

II

Udan dena da “freskoa”,
datorrena, berezkoa...
barrutik ederra dena
kamera-lumen barrena
bihurtzen da groteskoa.
Madonnaren biajea
Hannoverkoan ajea...
denetik behar du prentsak
gurean roxarik ezak
gorritu du paisajea.
 

III

Festa da inprobisatze
erabatekoa, letxe!
Lege ezaren araua
Beraz, desegitaraua
ez loleku ta ez etxe.
Hori dena da, bai, jaia
desordua, desgaraia,
oinpe egosien salda...
zentzugabea ez al da
horren berri eman nahia?
 

IV

Egingo nuke apustu
bihar bertan juxtu-juxtu
egingo direla egin
egunkari atze-arin
eta telebista puztu.
Albistegiek arreta
edonon jartzen dute ta
ez da faltako egundo
atzoko auskalo nungo
marmitako lehiaketa.
 

V

Antzar, mozorrotu, zezen
koadrila bat builan ozen
Behin bati entzun niona:
“Hori ere bota, gizona!
botaka egiteko zen!”
Den-dena “ikusgarri” da
moda berrion harira
tematu delako norbait
Donostiko suak noizbait
irratiz emango dira.

VI

Egitaraua zabaldu,
bale, hori ongi dago
baina hortik aurrerago
ezerk zentzurik ba al du,
notizia denak salbu?
Joanez muturreraino
gehio balio du joino!
neronek froga dezaket
festako sentipen batek
milaka irudik baino!
 
Doinua: Dezima

hemeroteka

2146. zenbakia | 2008-07-20
2145. zenbakia | 2008-07-13
2144. zenbakia | 2008-07-06
2143. zenbakia | 2008-06-29
2142. zenbakia | 2008-06-22
2141. zenbakia | 2008-06-15
2140. zenbakia | 2008-06-08
2139. zenbakia | 2008-06-01
2138. zenbakia | 2008-05-25
2137. zenbakia | 2008-05-18

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan