Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-12-02 16:46:18
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2008-07-20 -- 2146.zenb

Ines Osinaga

"Ez dut denetan jator eta sinpatika agertu nahi"

Sustrai Colina

argazkia

Dani Blanco


Gose etorri da. "Azken eslogana, azken putakumearentzat..."

 

Zer da probokazioa?

Batek baino gehiagok entzun nahi ez dituen baina batek baino gehiagok pentsatzen dituenak esatea.

Estrategia komertziala, orduan?

Hala bada une batean nahastuko zara, hanka sartuko duzu, eta orduan, “dena gezurra zen!” esango dizute.

Ordurako disko guztiak salduta badaude, bost axola!

Guri ez zaigu zenbat saltzen dugun inporta. Ez ditugu diskoak saltzen, guk diskoak egiten ditugu. 5.000 ala 500 saldu berdin zaigu. Hori bai, nahiago dugu 50 kontzertu eman 3 baino.

Ala! Arreta-gunea izatea gustatzen zaizue!

Oholtzan gaudenoi gustatzen zaigu jendea begira edukitzea. Exibizionista puntua dugu. Tabladura igotzen jakin behar da, “ni goian nago eta zu behean zaude” esaten. Kontzertua amaitzean, ordea, ez da tabladutik jaistea ahaztu behar.

Zein ondo gelditu zaizun jakingo bazenu...

Hemen ez dago bajarik. Kontzertua dagoenean kontzertua dago, gora igo eta dena eman. Zure problemak ez zaizkio inori inporta. Zu ikustera datorrenak ere izango ditu arazoak, baina etorri egin da.

Zuen estetika fashion-ak erakarriko zuen!

Estetika koherentea eramatea oso garrantzitsua da. Komunikatzeko beste modu bat da.

Eskua okotzean jarri eta “interesgarria” esatea nahi duzu?

Anbiguotasun eza transmititu nahi dut. Txuriak ala beltzak gustatzen zaizkit, grisak ez. Gose-n detaile bakoitza halakoa da halakoa izatea nahi dugulako.

ETBk zuen kanta bat zentsuratzea nahi zenuten, beraz?

Morboa eman zidan eta “tira, zerbait ondo egin dugu” pentsatu nuen. ETBk duen pentsatzeko moduarekin, eta gauzak egiten dituen bezala eginda, normala iruditzen zait gauza batzuk zentsuratzea.

Zentsurak morboa eman bazizun, handik urtebetera, EITBren egoitza berria inauguratzeak...

Sekulakoa. Eutsi! pelikularen aurkezpenean dantzan zebiltzan korbatadunei esan nien bezala: “ai inorantzia felizidadea da, putakume bat baino gehiago ez da konturatzen putakumea dela”.

Gose konturatzen da kooperatiba dela?

Erabat. Sortutakoa jabetzan ez edukitzearekin asko identifikatzen gara.

Ez esan sortu duzun irudiak transmititzen duenaren jabe ez zarenik...

Sexuari buruz kantatzen dudalako ez naiz egun osoa, hankak zabalik, datozen guztiei larrua jotzeko prest bizi. Ez. Baina jendeak beste zerbait pentsa dezan, ez dut eman nahi ez dudan irudia. Ez dut denetan jator eta sinpatika agertu nahi.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan