Astekaria

 Bertso berriak 

Donostiko gaztahaundiyai jarriak

I Metro t’erdi ba ote da? Neurtuaz goitikan behera, una cuarenta besorik beso nere arabera! lepo gainen gaztanbera, farola baten tankera ta errespetoik bate ez duen txulo ibilera! II Gabardina eta guzi, behin hala nuen ikusi. Bulebarrean desafioka temati, itsusi! Baztar guztiak nahasi ta oaindik ez dek ikasi: bukatu arte ezin dekela gerrik irabazi! III Hiru proiektu garatu ta hirurak aukeratu. Herriak danak gaitzetsi arren heurea inposatu! Amets bat nahi dek gauzatu, hari begira gozatu, nahiz hortarako auzo oso bat golpez lurperatu! IV Erraustegi ta kuartela, hirugarrena kartzela. Ez omen zeuden ondo Donostin, aitzaki ustela! Ez hadi izan ergela, aitor beharko dek bela, hau dena hire patrikak diruz betetzeko dela. V Jendea ez zegok alai! berriz esango diat, bai. Makrokartzelik eta kuartelik ez diagula nahi! Baina hire ustetan ai! Kokatu ditzakek nonahi, jar hitzak biak Mirakontxan ta bertan bizitu ha(d)i! VI Erraustegiaren sua, hire atzerapausua! Sutan konponduz gizakiaren zabor arazua. Ez hadi izan izua! Hartu zak konpromezua! Ez badek ketan itotzerik nahi Zubita osua! VII Hamaika burutazio, beste hainbeste akzio. Gaur gure lurrak bihurtu dituk hire obsesio. Obra eta txikizio berdin zaik zer kondizio! Hiretzat txarra dena ez zaiok inori desio! VIII Entzun zak aurrerantzean, erabakiak hartzean, belar txarrikan ez diagu nahi gure baratzean! Proiektuez gozatzean, oroitzapen bakoitzean, negar malkoak alperrik dituk Zubita hiltzean!   Usurbilgo Santixabel XXXII. Bertso Paper Lehiaketako irabazlea.   Doinua: "Haizak hi mutil mañontzi".

Irudia

Imanol 'Troya' Zarautz


2146. alea
2008-07-20
alde 0    kontra 0
Imanol Zarautz 'Troya'
(Maddi Soroa)


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia