Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-12-02 16:46:18
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2008-07-20 -- 2146.zenb

Bahea

Onintza Irureta

Joanmari Larrarte, EKTko kontseilari ordezkariak Berrian esanak: "2006tik aurrera erdarazko egunkariei laguntzak ematen zaizkie euskarazko gehigarriak egiteko, eta azken urteetan ez bezala, aurten nagusiki erdaraz ari diren telebista batzuei ere eman zaie laguntza. Hedabide elebidunen ekarpena aspaldi jarri izan da zalantzan, eta beste noizbait esan izan dugun bezala, erdarazko hedabideak euskalduntzen joateko apustua egin behar bada (eta zoritxarrez ez dugu uste horren aurrean gaudenik), bestelako diru sail batzuk sortu beharko lirateke horretarako, euskarazko hedabideak sendotzeko’ erabiltzen den dirua euskarazkoetara bideratuta".

 

Patziku Perurenak Diario Vascon esanak: "Bi hizkuntzatan ongi mintzo dela edo ongi idazten duela uste duena, eta hiru edo lau hizkuntzatan zer esanik ez, erdipurdiko bizimoduaren eredu baizik ezin liteke izan. Gaur egungo kulturak bizi duen mediokritatearen ezaugarririk nabariena horixe duzu. Ez, ezin dut imajinatu inor, munduko sorkari bakoitza aldiro binaka senditzen eta izendatzen. Gure bihotza ez da horren hipokrita, nahita ere ezingo luke izan aldiro aho biko".

 
Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan