Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-12-02 16:46:18
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2008-07-20 -- 2146.zenb

Arma negozioa

Juan Mari Arregi

Carme Chacón Espainiako Estatuko Defentsa ministroak iragarri du, datozen asteotan Gobernuak alde bakarreko luzamendua onartuko duela luku bonbak erabiltzeko, ekoizteko, biltegian jasotzeko, erosteko eta eskuz aldatzeko. Bestalde, Espainiako Estatuan munizio horiek ezabatzea aginduko du. Zer dira luku bonbak? Jostailu itxura dute tramankuluok eta hogeita hiru gatazka armatu baino gehiagotan erabili dira munduan zehar. 100.000 pertsonatik gora hil dituzte eta beste milaka zibil elbarri utzi, bereziki haurrak. Zergatik haurrak? Bonbak jostailutzat hartzen dituztelako. Haurrek bonbak lurrean ikusi eta eskutan hartu edo ostikoz jotzen dituzte. Batzuk hil egin dira eta beste batzuek besoak edo hankak galdu dituzte. Horrelako bonbak, eta baita astunagoak eta arinagoak ere, Euskal Herrian egin izan dira. Gasteizen sortutako EXPAL (Explosivos Alaveses) enpresak arma jostailu horiek erruz ekoitzi, esportatu eta baliatu ditu, Instalaza eta Santa Barbara enpresek egin duten bezalaxe.
 
Espainiar ministroak esan du luku bonbak “sententziarik gabeko heriotz zigorra” direla. Hala bada, nork dio giza eskubideak defendatzen dituela? Nolatan begiratu dute bestaldera orain arte? Horrelako armak ekoiztea debekatuko al dute, seguru? Alabaina, zergatik jarraitzen dute horiek adina hilgarri edo hilgarriagoak diren armak, –hala nola, borrokarako hegazkin europarrak, erasorako Tigre helikopteroak eta Leopard kanoi modernoak– ekoizten? Euskal Herriko hainbat enpresek (Sapa, Sener, Aernova, ITP eta hainbat ikerketa zentro) ekoizten dituzte eta baita Eusko Jaurlaritzak diruz lagundu ere. Horiek ez dira “sententziarik gabeko heriotz zigorrak”? Armak ekoiztea negozio galanta da enpresentzat eta horiek finantzatzen dituztenentzat, bereziki BBVArentzat. Giza eskubideak propaganda eta demagogia hutsa dira.

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan