Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-12-02 16:46:18
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2008-07-20 -- 2146.zenb

Adierazpenak

Iban Urizar Bizarra taldeko kideak Nabarran: "Duela ez asko euskarari buruz oso gauza itsusiak esan zituen AEBetako hedabide batek [Wall Street Journal-ek]. Bada, hedabide horretako nagusia eta MySpace-koa, pertsona bera dira: Robert Murdoch. Bizarra taldearen kasuan, MySpace-k ez digu asko eskaintzen, baina ulergarria da jendearentzako erreferentzia izatea. Komunitate handia da, baina, printzipio kontuengatik, guk ez dugu partaide izateko asmorik".

 

Kevin Herediak bere webgunean (http://kevinheredia.mundua.com): "Nork zaintzen du euskal kultura? Diruz elikatzen, esan nahi dut (...) Diru-laguntzak ematen dira, hori egia da, sariak eta halakoak antolatzen dira, hori egia da, baina zertarako balio du horrek? Nahikoa al da? Zergatik lotsatu kulturarako lau txakur txikiez enpresa eta negozio ultrasubentzionatuak ditugun herri honetan? Euskal kulturaz eta kulturatik bizitzea ameskeria da oraindik ere askorentzat, eta besteentzat, bide zinez izerditsua. Lanak ematen ditu egindako lanak kobratzeak, Canok zioen moduan: ‘Batekin aski ez eta, bi lan: lana egitea bata, kobratzea bestea’".

 
 

Andoni Arantzegi Gipuzkoako Liburu Saltzaileen Elkarteko presidenteak Diario Vascon: "Momentuz, ez dut uste liburua desagertuko denik. Agian 50 edo 100 urte barru bai, baina epe laburrean ez. Pantailak oraindik ez daude orrialde asko dituen liburua irakurtzeko prestatuta".

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan