2008-07-13 -- 2145.zenb
Batzuen artean ::Pasaiako herritik
Lintxua
Orrialde kopurua ::48 + CDa
Pasai-Donibaneko Lintxua dendak berrargitaratu du Pasaiako herritik liburua, 1981eko edizioa CD batekin eta parte hartzaile berriekin osatuz. Herriko notizia bertsotan jarri zuenarekin hasi, Xenpelarrekin alegia, eta gaur egungo artistetaraino: Mikel Laboak musikatutako bertsoak, Koldo Izagirreren azalpenak euskaraz eta gaztelaniaz eta Joxe Alberdi “Donibane”-ren marrazkiak. Gainera, edizio berria euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez, katalanez, galizieraz eta ingelesez kaleratu da, hainbat itzultzaileren lanari esker.
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
© ARGIA.com
Lege Oharra
RSS sindikazioa