Astekaria

 Bertso berriak 

Hegaldia

I “Agur ama, banoa” aita kotxean zai Ahizpa bat agurtu dut bestea ere bai. Motxila sorbaldetan ondo lotuta, ai. Nahiz eta ez nukeen negarrik egin nahi... Pozarren nago baina ez nago hain lasai. II Loiura heldu eta baietz uste arren aitak esan dit “igual galduko naiz hemen, ez baitakit nik parking kontuok zer diren”... Ihes egin du dena esan baino lehen ahaztuta neukan hontan zein euskalduna den. III Coca Cola, sandwicha, sei euro ta piku gutxienez tomate freskoak balitu! Bazter baten jesarri ta PCa piztu ezin baitut inoren koadrilara gehitu. Hemen bakoitzak bere historiak ditu. IV Bikoteak muxuka, umeen marmarra, agurrak, besarkadak, poza zein negarra... Detektoreak argi markatzen du marra. Barrurantz askok dugu helburu bakarra: Lotutako hegoak astindu beharra. V Lagun zahar bat bertan ene, “hau da marka!” Gero beste ezagun bat inor ez da falta! Akorduen errota martxan hasi da ta, nahiz eta fakturatu hamar kilo; kaka! Itsatsita daramat motxila galanta! VI Hegazkina ipini digute itzela, hamabi ordu luze baitira bestela. Hegan noa pozarren sorginak bezela ta nork dio erratzik barik natorrela? Badirudi mundua neuretzako dela… Doinua: “Espainian behera”.

Irudia

Onintza Enbeita


2145. alea
2008-07-13
alde 0    kontra 0
Onintza Enbeita
Onintza Enbeita (XDZ)


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia