Astekaria

 Bero-beroan 

Euskarabidea nolabait dabil

Oraindik ez da urtebete Euskararen Nafar Institutua –gero Euskarabidea izena hartuko zuen– sortu zela. Udako oporretako barealdia baino lehen, olatu zurrunbiloa sortua da ordea. Xabier Azanza zuzendari eta kudeatzaileak Mikel Aranburu Aholkularitza eta Ikerketa zuzendaria kaleratu du berriki, Azanzak adierazi duenez arlo profesionalean bat egin ez dutelako. Alegia, erakundea kudeatzeko desadostasunak izan dituztela. Bestalde, ekonomia krisiak Nafarroako Gobernuari ere eragin dio eta Nafarroako Gobernuko presidente Miguel Sanzek aurrekontuetan murrizketak iragarri ditu. Euskarabideari, beste hainbat atali bezala, eragingo dio. Orain arte lotuta zeuden gaiek ez dute murrizketa jasango baina zehazteke daudenek bai, hala nola, hedabideek jaso beharko lituzketen diru-laguntzek eta ikerketa soziolinguistikoak.

Onintza Irureta

Onintza Irureta


2145. alea
2008-07-13
alde 0    kontra 0


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia