Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-12-02 16:46:18
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2008-07-13 -- 2145.zenb

Eneko Atxa

“Egunero Champions League-ko finala jokatzen dugula dirudi”

Sustrai Colina

Eneko Atxa

Pasioaren suan egosten ditu hausnarketak. Horregatik jaso zuen, akaso, jatetxea zabaldu eta bi urtera, lehenbiziko Michelin izarra. Bon appétit!

Zabor gehiegi ekoizten dugu, tele-zaborra ikusten, eta jan ere...

Ur falta ala ekologia bezala, hori ere denon arazoa da. Arazo larria. Ez dago egunero jatetxeetan bazkaldu beharrik, etxean ere jan daiteke sano eta azkar.

Sano eta azkar, nire patrika argalduko litzateke, egunero zuenean bazkalduta.

Gure helburua jendeari plazera ematea da. Joaterakoan ez dezatela prezioan pentsatu, hartu duten gozatuan baizik.

Lasai, jendeak chef-a salara ateratzen ikusten duenean dena ahanzten du!

Jendearengatik baino gehiago nigatik egiten dut. Jendearen erreakzioa lehen eskutik jasotzea gustatzen zait. Oso neurgailu ona da.

Zein da kartan sartzear zauden plateren balizko arrakastaren neurgailua?

Gure aita oso klasikoa da, eta gure ama irekiagoa, berrizalea. Biei gustatzen zaizkien platerak salan arrakastatsuak izaten dira normalean.

Nik uste nuen arrakasta Michelin izarrean zetzala!

Lan talde osoaren satisfazioa da, eguneroko lanaren ordaina, baina ezin gara itsutu. Izarrak irabazi, mantendu ala galduta, guk bide ontzat daukagun hori jorratzen segi behar dugu.

Ez esan kritikoa noiz etorriko zain bizi ez zarenik.

Eguneroko lana ahal bezain perfektu egitea da onena. Kritikoa izan ala ez, datorrenak ezagutu dezala gure sukaldea den bezalakoa. Nahiago dut ezjakintasun horretan bizi.

Ezjakina ez, enpresaburua behar du hainbeste laguneko taldea kudeatuko duenak!

Familia bat gestionatzen den moduan gestionatzen dut sukaldea. Guztiaren gainetik, pertsonak dira garrantzitsuenak. Beraiek eramango zaituzte arrakastara ala porrotera.

Arrakasta gora eta arrakasta behera, zer arraio da arrakasta?

Norbaitek begiak itxi, ateratzen diotena jan, eta “plater hau Azurmendikoa da” esatea. Hori da errekonozimendurik handiena.

Horretarako jokatzen duzu etengabe zure izena?

Horretarako, nire pasioa delako, eta bezeroa gustura uzteko. Azkenerako ohitzen zaren arren, sekulako tentsioa sortzen da. Egunero Champions League-ko finala jokatzen ari garela dirudi!

Finalak irabazteko dira, baina galdu ere egin daitezke...

Egun batez ezer ikasi gabe joaten banaiz etxera, egun hori porrota da. Egun, pertsona, eta egoera guztietatik ikasi beharra dago. Horri esker sortzen ditugu plater berriak eguneroko bizitzan oinarrituta.

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan