Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-12-02 16:46:18
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2008-07-13 -- 2145.zenb

Liburutegia

Pilar Iparragirre


Cocina vasca con encanto. Las mejores recetas de las casas rurales liburuaren azala

Pedro Martin ::Cocina vasca con encanto. Las mejores recetas de las casas rurales

Txertoa

Orrialde kopurua ::288´

prezioa ::30

Baserri etxeetako sukalde errezetarik onenak

Juan Mari Arzak, Martín Berasategi eta Koldo Rodero sukaldarien hitzaurreekin plazaratu du Pedro Martinek baserri etxeetako sukaldeari eskaini dion liburua. Txertoa argitaletxearen bidez argitaratu duen Cocina vasca con encanto. Las mejores recetas de las casas rurales liburuan Euskal Herri osoko baserri edo landa etxeetan aurki daitezkeen plater gozoenak izan ditu kontuan euskal gastronomian aditu dugun Pedro Martínek. 1992an kaleratu zuen Pintxos donostiarras ziri-mokaduei buruzko aurreneko liburua; 1995ean Donostia pintxo a pintxo lana; 1996an 101 Sociedades Gastronómicas de Gipuzkoa eman zuen argitara, eta Perigueux-eko (Frantzia) nazioarteko lehiaketan eskualdeko sukaldaritzari buruzko liburu hoberenaren saria irabazi zuen; 1999an El Camino de Santiago plato a plato; 2004an Ruta de monasterios de Euskal Herria eta Pinchos de Pamplona, eta 2005ean Los mejores pintxos de Donostia. Aste honetan aurkeztu dizuegun lanean aipatutako baserri etxe bakoitzeko kokalekuaz eta platerik onenen errezetez gainera, etxea osorik alokatzeko aukerarik dagoen ala ez, eta nekazaritza lanetan parte hartzerik izan dezakegun ala ez ere zehaztu du.

Pedro Martin

Pedro Martin
Garbi azaldu nahi izan dut gastronomia kultura ere badela

Gastronomiari eskainitako zortzi liburu badituzu plazaratuak. Haiek osatzean, zertan jarri izan duzu bereziki arreta?

Garbi azaldu nahi izan dut gastronomia kultura ere badela. Horretarako, liburu guztietan gastronomia, kultura eta argibideak batu izan ditut. Denetan aurkituko ditu irakurleak honako zehaztasunok: pintxo edo plateren batzuk nola egin daitezkeen; horiek horrela egiten dituen ostatuaren argibideak eta jatetxe hori kokatutako herriaren historia eta idiosinkrasia. Horretara mugatzen naiz, ni ez naizelako inor pintxo edo plater bati kalifikazioa jartzeko, ezta herri bat bestea baino ederragoa dela epaitzeko ere.

Zer aurkituko du irakurleak Cocina vasca con encanto. Las mejores recetas de las casas rurales-en?

Aurrekoetan ibilitako bide berari jarraitu diot, eta espero dut liburuan agertzen diren argazkiak (Alex Iturraldek egin ditu guztiak) eta bildu ditudan sukalde errezetak, baserri etxeen kokalekuaren gaineko zehaztasunak eta aldiro aipatzen dudan baserri etxeari buruzko argibideak balioko diotela irakurleari antzemateko gure baserri etxe, landa turismo eta baserri hotelek daukaten eskaintza turistikoaren, gastronomikoaren eta kulturalaren maila.

Nolakoa da maila hori?

Ziurtatu dezaket baserri etxeetako erosotasunak, harremana eta zerbitzuak ez diotela inongo inbidiarik izan behar gure hiri handi eta txikietan dauden bestelako ostalaritza etxeetakoei. Alde on nabarmena dute, gainera, baserri etxeek: lasaitasuna eskaintzen dute eta etxeko produktu biologikoekin egindako gastronomia.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan