2008-07-13 -- 2145.zenb
Arama, 1962. Erizaina lanbidez. Alderdien Legearen ondorioz, ezker abertzalearen EHAK aukera iritsi zen Eusko Legebiltzarrera. Alderdi honen Ezker Abertzalea talde parlamentarioaren bozeramailea da: “Jendeak oro har, hasieran ez zuen ondo barneratu gure presentzia, ohiko politikariak ez garelako. Orain, iritziak iritzi, onartu gaituzte”. Lan harreman eskasena PPrekin daukatela esan digu, alderdi honek beraiekin hitz egiteari uko egin ziolako hasiera-hasieratik: “Dena dela, alderdi guztietako kide guztiekin errespetuzko harremana daukagu” azpimarratu digu.
guztia irakurri
Sektore tradizionalak baztertu gabe, MCC euskal talde kooperatiboa energian eta osasunean negozioak sortzen ahaleginduko da. Berrikuntzan 2.300 milioi euro inbertituko ditu 2009-2012 bitartean eta horri esker, 2.500 lanpostu sortuko ditu Euskal Herrian.
Gaur egungo gizartean, ezinbestekoa da komunikatzaile eraginkorra izatea. Jendaurrean komunikatzeko izua gainditu beharra daukagu. Euskarak erabileran ugaritu eta zorroztu beharra dauka bere izatea… Helburu horiek erdieste bidean, ahozko hizkuntzak aspaldi ez bezalako indarra hartu du geure diskurtsoetan.
© ARGIA.com
Lege Oharra
RSS sindikazioa