Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-12-02 16:46:18
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2008-07-06 -- 2144.zenb

Ustelkeria erakunde publikoetan

artikulu nagusira itzuli
Iruzur zantzuak gizarte laguntzako soldatetan

Gure erakunde publikoek banatzen duten Gizarte Laguntzako Soldata edo Oinarrizko Errenta delakoaren inguruan ere bada ustelkeria edo maltzurkeria usainik. EAEn Gizarte Laguntzako Soldata Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak kudeatzen du eta udalak eta foru aldundiak arduratzen dira emandako laguntzak kontrolatzeaz. Gaur egun, 2008an, hilean 600 eurokoa den Lanbide arteko Gutxieneko Soldataren (LGS) %88aren parekoa da Oinarrizko Errenta. Errenta hori gehienez 875 eurora arte igo daiteke, bost kidez osatutako familien kasuan. 2007. urtean 29.585 pertsonak jaso zuten Gizarte Laguntzako Soldata hau eta 2006an 27.521ek. Aurten aurrekontua 189,22 milioi euroraino iritsi da; 2007. urtean 168 milioi eurokoa izan zen. Etorkinak dira laguntza hau jasotzen dutenen %30. Hauexek dira errenta jasotzen dutenen batez besteko profilak: bikotekiderik gabe adingabeko seme-alabak zaindu behar dituzten emakumezkoak, etorkinak, eta pentsioa osatzeko Oinarrizko Errenta erabiltzen duten adineko pertsonak.

Joseba Azkarraga buru duen sailak egindako ikerketaren arabera, Gizarte Laguntzako Soldata edo Oinarrizko Errenta jasotzen dutenen %15i antzeman zaizkie iruzur zantzuak. Zenbait kasutan, iruzurgileek dirua kobratzen duten bitartean lanean jarraitzen dute Oinarrizko Errenta jasotzeko ezarrita dagoena baino diru sarrera edo soldata handiagoarekin; beste batzuek, berriz, lan eskaintzei uko egiten diete etxetik atera gabe diru sarrerak izaten jarraitzeko. Azkarraga sailburuak onartu du gobernuaren aurrekontuetatik datozen laguntzak materialki banatzeaz arduratzen diren “foru aldundietako eta, batez ere udaletako kontrol mekanismoek huts egin dutela”. Eta zehaztasun gehiago emateko erreparorik gabe, udaletako taldeei erreferentzi garbia eginez, zera gaineratu du: “Datuek erakusten dute zenbait oinarrizko gizarte zerbitzuk ez dutela behar bezalako jarraipen eta kontrol lanik egiten”.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan