Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-12-02 16:46:18
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2008-07-06 -- 2144.zenb

Porlanaren negozioa

Juan Mari Arregi

Bizi dugun dezelerazio eta krisi ekonomikoaren inguruko ikuskizuna izan dugu hedabideetan azken egunotan. Bai autonomia eta foru gobernuak, EAEkoa eta Nafarroakoa esaterako, baita Espainiar Gobernua ere, nork neurri gehiago eskaini aritu dira. Lotsagarriak izan dira Lakuak eta foru aldundiek iragarritako ustezko inbertsio planak. Eta goia jo dute Bizkaiko diputatu nagusiak egindako iragarpenekin: Urdaibain egin beharreko Guggenheima eta errepide sare berrien planak. Hori guztia, eragile sozial, ekonomiko eta politikoak kontuan hartu gabe. Ergeltzat hartu nahi gaituzte, euren asmoak ez dira berriak eta aurrekontuak eginda eta iragarrita zeuden. Gainera, krisiaren eragin sozialak konpontzeko planak direla sinetsarazi nahi digute. Asmo zahar horiek, ordea, eraikuntza sektorearekin kolaboratzeko dira, porlanaren negozioa iraunarazi eta euren lagun enpresarien diru-kutxak betearaziz.

Krisi ekonomikoaren eraginak jasaten dituztenak ez dira enpresariak izaten, are gutxiago oraingo honetan. Lanik aurkitzen ez duten gazteak edo aurkituta ere, ezegonkortasuna pairatzen dutenak dira kaltetuak. Familiaren etxea utzi ezin dutenak dira. Hilero hipoteka ordaindu behar dutenak. Hilabete bukaerara iristeko adinako diru sarrerarik ez duten alargunak. Euskal Herrian pobreziaren atarian bizi direnak. Etorkinak dira, langabezia jasaten lehenak eta baztertuenak. Baina horiek guztiek gure agintarien arreta jasotzeko ekonomia eta gizarte eredu berria behar da. Zementuaren negozioari eusten dionaren ezberdina, noski.

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan