Astekaria

 Txandan 

Munduaren neurria

Ea asmatzen dudan gertatuaren berri zehatza ematen: Gasteizko Olagibel anbulatorioan gaude, esperoan; zenbakiak ematen dituen makina blokeatu dela dirudi. Ondorioz, makinarik gabeko duela ez gehiegiko egoera ezagun batera itzuli gara bertakook: jendea txanda eskatzen eta ematen hasia da, azkena nor den galdezka. Ilara antolatzeko arazo handirik ez, itxura batean. Hiruzpalau minuturen ondoren, ordea, norbait ohartu da makina badabilela berriz. Paperezko zenbakiak gure artean banatzeko ordua iritsi da, beraz. Zer uste duzue gertatu dela? Jendeak borrokan egin duela lehen zenbakiak eskuratzeagatik bost minutu (zazpi, gehienez) irabazte aldera? Edo, beharbada, pentsatzen duzue medikuaren ordua eskatu nahi dugun hamar lagun inguru modu zibilizatuan moldatu garela, liskarrik gabe eta? Ez genion, bada, txanda elkarri emana lasai eta aurpegi onez, elektronikaren laguntzarik gabe? Aitzitik, anbulatorioak munduaren neurria hartu du bat-batean: bat baino gehiago jarri da urduri; batek baino gehiagok jan du arestiko hitza. Tragediaren handia agertu da: hamar laguneko mikro-jendarte batean konpondu ezean, nola demontre moldatuko gara milioika pertsona?

Edu Zelaieta

Edu Zelaieta


2144. alea
2008-07-06
alde 0    kontra 0
Edu Zelaieta
Edu Zelaieta


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia