Batzuen artean ::Irish Museum of Modern Art. Obra nabarmenenak
Kutxa Fundazioa
orrialdeak ::128
Pasa den mendeko berrogeiko hamarkadan abiatu zen Irish Museum Modern Art, hasiera-hasieratik jatorri askotako obrak hartuz: pintura, argazkilaritza, eskultura edota instalazio artistikoak. Gero horri beste batzuk gehitu zizkioten, esate baterako Musgrave Kinley Outsider Art Collection izeneko arte marjinal bilduma; eskulturaz, marrazkiz eta paper gaineko obrez osatutako Weltkunst Foundation-eko bilduma, arte optiko eta zinetiko bildumak, latinoamerikar artisten grabatuak, argazki eta bideoz osatutako lan ugari... 4.500 obretara iritsi arte. Horietatik bereziki hautatutako lagin garrantzitsua ikusi ahal izan zen Kubo-Kutxa Aretoan, eta han agertutakoen katalogoa da orain Kutxak eskaini duena.
© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa