Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-12-02 16:46:18
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2008-07-06 -- 2144.zenb

Ibarretxeren euskara informalaz sustatu.com-en

Onintza Irureta

Aitor izeneko erabiltzaileak atera du gaia, alegia, zer iruditzen zaion jendeari Euskal Autonomia Erkidegoko lehendakariak euskara informala edo “herrikoia” erabiltzea. Hainbatek egin du hausnarketa Aitorren gogoetaz. Lehendakariak hurbiltasuna eta naturaltasuna transmititzen duela uste du Aitorrek, baina era berean, galdetzen du ea Espainiako presidente Zapaterok “hemos aprobau en el Parlamento...” esatea onargarria irudituko litzaigukeen.

Gipuzkera darabilela ere esan du norbaitek –batzuek gipuzkera den zalantzan jarri dute– eta galdetzen dute zergatik aukeratu duen berea ez den euskalkia. Beste batek dio batua erabiltzearen lotsaz –euskaldun berriaren sindromea–, euskaldunago egiteko, jo duela euskalkira.

Gune formaletan Ibarretxek hizkera informal hori ez erabiltzearen alde batek baino gehiagok egin du Sustatuko erantzunetan, baina bateren batek adierazi du ez dagoela ahozko euskara eta gaztelania konparatzerik normalizazioari dagokionez. Beste erabiltzaile bat Unai Ziarreta EAko presidentearen euskara ortopedikoaz kexu da eta jaioterriko hizkeran, Mungiakoan alegia, hitz egitea gomendatzen dio.

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan