2008-07-06 -- 2144.zenb
Ibon Martín ::Rutas para descubrir Euskal Herria con niños
Travel Bug
orrialdeak ::224
prezioa ::19€
Berezitasun hori du Ibon Martínek eskainitako gida honek: haurrekin egiteko espreski aukeratutako bideak direla. Euskal Herria bere osotasunean hartu du kontuan eta ibilbide errazak, arrisku gabeak eta motzak azaldu ditu, 40 denera. Badira haur kotxeekin ere egin daitezkeenak –Senperen, Arabako Errioxan, Arantzazu ibaiaren haranean edo Pitillaseko urmaelean, adibidez– baina gehientsuenak bost urtetik aurrerako umeek patxada ederrean egiteko modukoak dira. Ibilbide bakoitzak zehaztuak ditu zailtasun maila, egiteko behar den denbora, ibilbidearen mapa, haraino nola iritsi, non jan eta lo egin daitekeen eta beste zenbait argibide.
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
© ARGIA.com
Lege Oharra
RSS sindikazioa