Beste ahalegina eremu mistoa zabaltzeko

Nafarroako Ezker Batua (NEB) alderdiak eremu mistoa Iruñerri osora zabaltzeko lege egitasmoa aurkeztu du berriro, eta Parlamentuak tramiterako onartu du. Bozketa egin –irailetik aurrera– eta Euskararen Legea aldatzea onartuko balitz, Aranguren, Galar, Beriain eta Noain (Elortzibar) eremu mistoan sartuko lirateke 2009tik aurrera. Lege proposamena onartzeko azken pausoa ez zen eman azken saioan, Txentxo Jimenez NaBaiko parlamentariak huts egin zuelako eta boz hori behar zelako aurrera egiteko.

Onintza Irureta

Onintza Irureta


2008-07-06


Argia.com 2012