Astekaria

 Ezpalak 

Adierazpenak

Jon Torner

Jon Torner


2144. alea
2008-07-06
alde 0    kontra 0

Manu Muniategiandikoetxea artistak Euskonews & Media webgunean: "Noizbait atentzioa ematen didate haur batek oso ongi margotzen duelako. Baina haurrak ongi margotzeak ez dauka baliorik, bere lagunak jolasten duten bitartean berak margotzen jarraitzen badu, orduan bai, artista izan daiteke (...) Futbolarekin alderatzen dut nik, badaude Champions txapelketan jokatzen dutenak, baina gehienak hirugarren mailako talde batean aritzen dira. Nik erdi profesionala izatea lortu dut eta ohartu naiz gogorra dela, segurtasunik ez duelako".

 

Juan Ramon Makuso idazleak Deiaren Ortzadar gehigarrian: "Asko aipatzen da euskal literaturan kritikarik ez dagoela, baina geure burua prestatua al dago kritikarako? Hasteko, ez dago kritiko profesionalik, egiten diren kritikak edo erreseinak boluntarismotik eginak daude. Mari Jose Olaziregik esan berri du mundu guztia idazle dela, edo izateak, sortzen duela bere artean ez ikustea. Honek bere gordinean erantzun bat du: unibertsitateko ahots batek hori esanda, agian bakoitzak bere lana egin behar duela. Norberaren kritika eta autokritika horretan ni Aristotelesen oso aldekoa naiz; berak esan zuenez, gizakiak izatez jakiteko nahia du. Nik hori baino ez dut nahi!".

 

 

Aizpea Goenaga aktoreak Berrian: "Arazo handienetakoa da obra bat muntatzen denean denbora gehiegi behar dela Sarearen zirkuitua egiteko. Hala, gero eta zailagoa da aktoreak eta teknikariak obra horrekin lotura finko bat izatea, emanaldiak gehiegi tartekatzen direlako (...) Laguntzak emateko modu jakin batzuk daude orain, eta hori dena berraztertu egin behar da. Irizpideak aldatu behar dira beharbada. Epaimahai batek erabakitzen du askotan obra bat lagundu behar den ala ez, eta laguntzak beste era batera eman daitezke.".

 

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia