Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-12-02 16:46:18
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2008-06-29 -- 2143.zenb

Ramon Zallo

ĞLoiolako dokumentua baliagarria da epe ertainerağ

Mikel Asurmendi

Ramon Zallo

1948, Gernika. Kulturaren ekonomia irakaslea da EHUn. Eusko Jaurlaritzaren Kulturaren Euskal Planaren koordinatzaileetakoa eta Kultura Saileko aholkularia da, azkeneko sei urteetan. Sektore batzuek Ibarretxe lehendakariaren aholkularitzat ere jo dute: “Hori ez da egia. Nire ideiak balekoak badira eta norbaitengan eragiten badute, primeran. Ez naiz inongo gobernuren ez talde politikoren aholku emaile, ordea” adierazi digu. Elkarbide ekimeneko eta Erabaki plataformako kidea da. Politikaren begirale eta analista gisara solastatu gara berarekin.

ETAko kidea izan zen frankismoan. Jon Juaristi nahiz Txabi Etxebarrieta izan zituen kide. Jon Juaristiren joerakoen ibilbideaz hau esan digu: “Autodeterminazioaren eta ezkerraren alorrean aritu ostean, Zuzenbidezko Estatuaren defentsa egitetik Estatua soilik defendatzera iragan dira, zuzenbidea ahaztuz. Botere zentralari atxiki dira eta beren jatorrizko komunitatearen aurka paratu”. Txabi Etxebarrietaz hauxe aldiz: “Askok dioenaren aurka, Txabi bizi balitz ETA VI.aren tesiak bere egingo zituen, ez egungo ETArenak behintzat”. Ramon Zallo ETA VI.ean eta LKIn aritu zen. 1985ean utzi zuen militantzia politikoa.

Ramon Zalloren iritziz, Espainiako Estatua izatezko nazio anitza da, baina ez ditu Zuzenbidezko Estatuaren izaera juridikoa eta politikoa bermatzen: “Estatuak errealitate politikoa bere eragile politikoetan oinarritu behar du. Alabaina, EAEko eragile politikoen gehiengoak euskal erkidego hau subjektu politikoa dela eta Estatuarekin itun berria –Espainiarekin alde bikoa– negoziatu nahi duela dio, baina Estatu honek ez du betebehar morala eta politikoa bere egin. Trantsizio kaskarraren ondorioz, hori da bere defizita. Gatazka egoera honek auzi politiko honen ebazpena behar du, erabakitzeko eskubidean funtsatua”.

guztia irakurri

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan