Astekaria

 Txandan 

Iruzurra

Denok nahiko genuke erakargarriak izan. Maitagarriak. Denok nahi dugu maita gaitzaten, eta, ahal bada, guk geuk egiten dugun indar berberarekin. Denok nahi dugu ingurukoek, gauzak diren bezalakoak ikusi ordez, guk nahi dugun bezala ikus ditzaten. Nahiko genukeen bezala ikus gaitzaten. Baina dena denbora kontua da. Ez zara zuk uste zenuen bezain interesgarria; askotan, gainera, ez zara interesgarria ere. Iruzur egiten aritu zarela ohartu dira ingurukoak. Iruzur egin duzula ohartu zara zu zeu. Iruzur handia. Alabaina, kezkatzen zaituzten gauzak ez dira handiak. Gauza txikiak omen dira. Lotsa ematen dizu lankideek zure autoa ikusteak dozena bat urte dituelako. Beldur ematen dizu zinemara bakarrik joateak; nahiago duzu etxean geratu bakarrik, aspertuta eta triste. Ez duzu bikinia jartzeko ausardiarik herriko igerilekuetara joateko. Ez duzu bikinia erosteko adorerik, nahiago duzulako zeure burua ispiluan ez ikusi. Gauza txikiak omen dira guztiak... baina, aldi berean, ikaragarri handiak.

Castillo Suarez

Castillo Suarez


2143. alea
0000-00-00
alde 0    kontra 0
Castillo Suarez


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia