I – Ama, ezin dut lo egin eta ipuin bat kontatu, arren! – Hain zuzen ere ipuin zaharren liburutxo bat nekarren, dela hiru txerritxo, dela Txanogorritxo, guztiak hurrenez hurren, lasai, denetan pertsonai denek amaitzen dute pozarren! II – Baziren hiru txerritxo, gazte emantzipatzen hasita, hirugarrenak eraiki zuen harrizko etxe polita. Nahiz otsoak putz egin zutik zegoen berdin... – Hobe zuen erorita, txerria berdin hilko delako euriborra ikusita. III – Txanogorritxo abiatu zen otzara bete zorion baina basoan zebilelarik otsoa irten zitzaion: “Ezetz egin karrera amonaren etxera?” – Hobe zuen lasai egon, amonak jada ez du etxerik AHTak kendu zion! IV – Mari Errauskin triste bizi zen bere ahizpei begira, maitagarriak, ordea, bete zion maitasun desira: printzesa bilakatu, kuia bat alokatu... – Ezetz heldu dantzaldira, garraiolari asko oraindik greban gogor ari dira. V – Bazen Bagdaden mutil bizkor bat, Aladin zuen deitura, sartu nahi zuen Alibabaren altxorren koba barrura. Ezin zuen han laga jeinuaren lanpara... – Ahaztu lanpara hura, joan den astean ehuneko 11 igo zen argi-faktura. VI – Edurnezuri dibortziatu da, ezin ipotxak zenbatu, Gretelek bullyng problemak dauzka, ezin neba aguantatu. Horrela izan bazan irten dadila plazan... A, ez, barkatu, barkatu! Plazan obretan dabiltza eta han ere ezin da bukatu!
![]() | Xabier Paya0000-00-00 |