Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-12-02 16:46:18
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2008-06-29 -- 2143.zenb

Ipuinei errealismoz jarriak

Xabier Paya

Xabier Paya
I

– Ama, ezin dut lo egin eta
ipuin bat kontatu, arren!
– Hain zuzen ere ipuin zaharren
liburutxo bat nekarren,
dela hiru txerritxo,
dela Txanogorritxo,
guztiak hurrenez hurren,
lasai, denetan pertsonai denek
amaitzen dute pozarren!

II

– Baziren hiru txerritxo, gazte
emantzipatzen hasita,
hirugarrenak eraiki zuen
harrizko etxe polita.
Nahiz otsoak putz egin
zutik zegoen berdin...
– Hobe zuen erorita,
txerria berdin hilko delako
euriborra ikusita.

III

– Txanogorritxo abiatu zen
otzara bete zorion
baina basoan zebilelarik
otsoa irten zitzaion:
“Ezetz egin karrera
amonaren etxera?”
– Hobe zuen lasai egon,
amonak jada ez du etxerik
AHTak kendu zion!

IV

– Mari Errauskin triste bizi zen
bere ahizpei begira,
maitagarriak, ordea, bete
zion maitasun desira:
printzesa bilakatu,
kuia bat alokatu...
– Ezetz heldu dantzaldira,
garraiolari asko oraindik
greban gogor ari dira.

V

– Bazen Bagdaden mutil bizkor bat,
Aladin zuen deitura,
sartu nahi zuen Alibabaren
altxorren koba barrura.
Ezin zuen han laga
jeinuaren lanpara...
– Ahaztu lanpara hura,
joan den astean ehuneko 11
igo zen argi-faktura.

VI

– Edurnezuri dibortziatu da,
ezin ipotxak zenbatu,
Gretelek bullyng problemak dauzka,
ezin neba aguantatu.
Horrela izan bazan
irten dadila plazan...
A, ez, barkatu, barkatu!
Plazan obretan dabiltza eta
han ere ezin da bukatu!

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan