Astekaria

 Zientzia eta teknologia 

Ingeniaritza

Eguzki energiaz funtzionatzen duen hozkailu berria

Madrilgo Carlos III Unibertsitateko eta Espainiako Zientzia Ikerketetarako Goi Kontseiluko (CSIC) ikertzaile talde batek eguzki energia erabiltzen duen hozteko teknologia garatu du, negutegi efektua sortzen ez duen eta ozono geruzari kalte egiten ez dion teknologia alegia. Hotz-makinak, esan bezala, eguzki energia erabiltzen du, baina baita ere, behar izanez gero, beste prozesu batzuetatik sobera geratutako beroa, gehienetan alferrik galtzen dena. Kanpoko tenperatura 28 eta 34 gradu artekoa denean, tresna berriak 12 eta 16 gradu arteko ur hotza sor dezake. Ur horrek etxebizitzak klimatizatzeko balio du, ur-aire motako bero-trukagailua erabiliz. Une honetan klimatizazio-tresnetan erabiltzen diren likidoak, neurri handiagoan edo txikiagoan, kaltegarriak dira ozono estratosferikoarentzat, eta haien erabilpena gero eta mugatuago dago.

Joxerra Aizpurua

Joxerra Aizpurua


2143. alea
2008-06-29
alde 0    kontra 0
aire klimatizatzaile ekologikoa
aire klimatizatzaile ekologikoa


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia