Astekaria

 Zientzia eta teknologia 

Informatika

Ordenagailu azkarrena

AEBetako gobernuak eta IBMk iragarri berri dute munduko ordenagailurik azkarrena eraiki dutela: segundoko mila bilioi eragiketa burutu ditzake. Makinari Roadrunner deitzen zaio eta 7.000 plaka eta 120.960 prozesatzaile ditu. Helburu militarrekin garatutako makina hau Los Alamos-eko Energia Departamentuan instalatuko da, “arma nuklearrek lehen segundoan duten portaera aztertu ahal izateko”. Beste erabilpen batzuk ere emango zaizkio ordenagailuari, klima-ereduetan, energiari buruzko ikerketetan eta astronomian, esaterako. Makina egitea 100 milioi dolarretik gora kostatu da eta sei urte behar izan dira horretarako. Bitxikeria gisa esan dezagun aurreko errekorra ere IBMk zuela, Blue Gene makinarekin; orain ia bikoiztu egin dute haren abiadura. Hona hemen adibide bat: munduko 6.000 milioi biztanleok ordenagailu baten aurrean 46 urtean gelditu gabe egingo genukeen lana Roadrunner-ek egun bakar batean burutuko luke.

Joxerra Aizpurua

Joxerra Aizpurua


2143. alea
2008-06-29
alde 0    kontra 0
Roadrunner
Roadrunner


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia