Euskarazko kultura industriaren “gainbehera” eta Jaurlaritzaren egitekoa

Grafikogile, editore, banatzaile eta liburu dendek “Eusko Jaurlaritzak euskarazko kultura industriaren gainbehera eragozteko esku hartu ez izana” salatu dute prentsa ohar baten bidez. Hezkuntza Sailak onartutako mailegu bidezko testu liburuen doakotasun ereduak euskarazko kultura industriari kalte egin diola adierazi dute, eta hori eragozteko eta sektore horren bideragarritasuna bermatzeko Jaurlaritzak ez duela neurririk hartu. Halaber, euskarazko liburuen argitalpen industriaren biziraupena arriskuan egonik, “elkarrizketarako borondaterik ez izatea eta sentsibilitaterik gabe aritzea” leporatu diote Hezkuntza Sailburu Tontxu Camposi.

Jon Torner

Jon Torner


2008-06-29


Argia.com 2012