Euskal Hizkuntzalaritza eta Filologiako masterra

2008-2009 ikasturtean eskainiko du master ofiziala Euskal Herriko Unibertsitateak. Gasteizen, Letren Fakultatean eskainiko da urritik apirilera eta doktoretzako aukera emango du. Irakasleak ondoko unibertsitateetakoak izango dira: EHU, Iruñeko NUP, Bordele, Paue, Frantziako CNRS, Suitzako Geneva, AEBetako Reno eta Zaragozakoak. Gai asko jorratuko dira, hala nola, psikolinguistika, itzulpengintza eta semantika, euskararen historia eta jatorria, Veleiako berri eta abar.

Onintza Irureta

Onintza Irureta


2008-06-29


Argia.com 2012