2008-06-29 -- 2143.zenb
1948, Gernika. Kulturaren ekonomia irakaslea da EHUn. Eusko Jaurlaritzaren Kulturaren Euskal Planaren koordinatzaileetakoa eta Kultura Saileko aholkularia da, azkeneko sei urteetan. Sektore batzuek Ibarretxe lehendakariaren aholkularitzat ere jo dute: “Hori ez da egia. Nire ideiak balekoak badira eta norbaitengan eragiten badute, primeran. Ez naiz inongo gobernuren ez talde politikoren aholku emaile, ordea” adierazi digu. Elkarbide ekimeneko eta Erabaki plataformako kidea da. Politikaren begirale eta analista gisara solastatu gara berarekin.
ETAko kidea izan zen frankismoan. Jon Juaristi nahiz Txabi Etxebarrieta izan zituen kide. Jon Juaristiren joerakoen ibilbideaz hau esan digu: “Autodeterminazioaren eta ezkerraren alorrean aritu ostean, Zuzenbidezko Estatuaren defentsa egitetik Estatua soilik defendatzera iragan dira, zuzenbidea ahaztuz. Botere zentralari atxiki dira eta beren jatorrizko komunitatearen aurka paratu”. Txabi Etxebarrietaz hauxe aldiz: “Askok dioenaren aurka, Txabi bizi balitz ETA VI.aren tesiak bere egingo zituen, ez egungo ETArenak behintzat”. Ramon Zallo ETA VI.ean eta LKIn aritu zen. 1985ean utzi zuen militantzia politikoa.
Ramon Zalloren iritziz, Espainiako Estatua izatezko nazio anitza da, baina ez ditu Zuzenbidezko Estatuaren izaera juridikoa eta politikoa bermatzen: “Estatuak errealitate politikoa bere eragile politikoetan oinarritu behar du. Alabaina, EAEko eragile politikoen gehiengoak euskal erkidego hau subjektu politikoa dela eta Estatuarekin itun berria –Espainiarekin alde bikoa– negoziatu nahi duela dio, baina Estatu honek ez du betebehar morala eta politikoa bere egin. Trantsizio kaskarraren ondorioz, hori da bere defizita. Gatazka egoera honek auzi politiko honen ebazpena behar du, erabakitzeko eskubidean funtsatua”.
Azken urteotan, Txinak jauzi ikaragarria egin du autoen ekoizpenean. 2005ean, Alemaniaren aurretik jarri zen eta iazko urte hasieran, Japoniaren aurretik, hau da, Amerikako Estatu Batuen ondoren. Aurreikuspenen arabera, 2012-2015 artean, aurrea hartuko dio hari ere.
Hizkuntza-koofizialtasunak lanez gainezka ditu EAEko administrazioan dabiltzan itzultzaileak. Kasu gehienetan erdararen gotorleku den horretan, haiek arduratzen dira gaztelaniaz sortutakoa euskaratzeaz, azken produktuak behintzat legea bete dezan. Baina kexu dira: askotan alferrikakoa da euren lana, inork irekiko ez dituen tiraderak betetzeko baino ez du balio eta.
© ARGIA.com
Lege Oharra
RSS sindikazioa