Astekaria

 Zientzia eta teknologia 

Materialen zientzia

Bere burua berrosatzen duen zeramika

Sekula entzun gabe geunden material batek bere burua berrosatu dezakeela. Baina hala da. AEBetako Pazifiko Ipar-ekialdeko Laborategi Nazionaleko Ram Devanathan eta Bill Weber ikerlarien arabera, zeramika arrunt batean topatutako berrosatze-ahalmenak abantaila nabariak ekar ditzake zentral nuklearren hondakinen gordailuetan. Ikertzaileak aspaldi ari dira milaka urtetan gorde behar diren material erradioaktiboentzako gordailu egokiak topatu nahian. Eta horretarako, beren burua osatzeko gaitasuna duten materialak behar dira. Devanathanek eta Weberrek behatu dutenez, oxigeno atomoen etenik gabeko higidurak erradiazioak eragindako kalteak konpondu ditzake aipatutako zeramikan. Besteak beste, itrioa eta zirkonioa ditu osagai material horrek. Egindako ikerketetan oxigeno atomo higigarrien propietate “sendagarriak” topatu dituzte, baina muga batzuekin. Jakina da milaka urtetan material erradioaktiboak gorde behar dituzten gordailuen arazo nagusia “zenbat iraungo duten” galdera dela. Aipatutako ikerketaren arabera, luzeago irauteko bidea zabaldu da. Berrosatzea ez da erabatekoa, partziala baizik, baina materialaren propietateak gehiago luzatzeko aukera zabaldu da. Une honetan, petrolio aroaren amaiera iragartzen ari zaigunean eta norantz goazen ez dakigula, ez da txarra ordezko beste energia iturriek –nahiz eta aurkari asko izan–, ezaugarri seguruagoak edukitzea.

Joxerra Aizpurua

Joxerra Aizpurua


2142. alea
2008-06-22
alde 0    kontra 0
Hondakin erradioaktiboak
Hondakin erradioaktiboak


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia