I Donostiara bertso kantura joan gabeak aspaldian maiatzak azken eguna zuen, hamabitan, eguerdian, Konstituzio plazan puntual oholtzan geunden gu, geldi han... Abiadura Handiko Trenan aurkako ekitaldian. II Ibili nintzen Donostiatik Zarautza ezin joanda. Goizalderako heldu nintzen ta hotsa entzun nuen, danba! Hamalau ordun tartearekin bertsoak eta eztanda igual hargatik pentsatu nuen “Hamalaun lana izan da”. III Trenaren kontra bildu hamaika arrazoi eta ardura, ehunka kolore, mila balore, “pedo” eta pitzadura. Baina edozein ez dut onartzen nire bidaide modura banaiz nor eta neuk jartzen diet nire hitzei sinadura. IV Sabotaiaren xarmarik bate ez zuen izan ekintzak: markorik gabe hiru-lau ate lur-zoluan kristal-printzak. Kalteren batzuk izan zituen enpresa baten egoitzak baina batik bat kaltetu ziren trenaren aurkako hitzak. V Batzuk galduta gabiltza beti belaskak egun eta gau eskerrak norbait baden argia jarduten duena ri-rau! Horrelakoen laguntza faltan zer litzateke herri hau? A zer bultzada trenarentzako! eskerrik asko, Hamalau. *** *Hamalau zer den ez dakinari argibidezko bertsua gure aitaren definizioz: “indartsu, erronkosua”. Modernoentzat sinonimoa: “Zumosolko lehengusua” ta fededunik oraindik balitz: “Jaungoiko amorosua”. Doinua: “Pello Joxepe”.
© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa