Astekaria

 Txandan 

Energiaren aukera

Hainbatek idatzi genuen duela zenbait urte Kiotoko protokoloaren atzean ez zegoela zaletasun ekologikoa, lobby nuklearra baino. Alegia, Kiotoren protokoloa ekologismoaren panazeatzat aurkeztu arren, interes nuklearren estrategia besterik ez zela. Beste modu batez esanda, Kiotoren helburu utopikoak ez zirela energia berriztagarrien ildotik etorriko, nuklearraren alternatibatik baizik. Egun nekez uka ditzake inork: 1. Energia dela munduko ekonomiak duen arazorik larrienetakoa. 2. Eskabide asko eta eskaintza gutxi duen produktua ez dela merkatuko, garestitu baino. 3. Energia fosilak, amaikorrak direnez, ez direla lehengo prezioetara itzuliko. 4. Energia berriztagarriak garestiak direla eta nuklearra, aldiz, merkea. Eta, honen guztiaren inguruan, ezin ahaztu bi gauza. Bat, energiarik garbiena kontsumitzen ez dena dela. Bi, ekopuntuen arabera, energia-motarik kutsagarrienak, txarrenetik txarrenera, honako hauek direla: lignitoa, petrolioa, ikatza, nuklearra, eguzki-indarra, gas naturala, eolikoa eta minihidraulikoa. Beraz, aukeran, logikak zera dio: zentzuz jokatzekotan atzekoz aurrera ekin beharko genukeela. Beste guztia nork bere burua engainatzea baino ez dela.

alde 0    kontra 0
Amatiño
Amatiño


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia