Ekosistemak

Ozeano Arktiarra santutegi bilakatu dute?

Izenburu hori topatu dugu zientziari buruzko hainbat hedabidetan, baina guk galdera ikurra erantsi diogu. Maiatzaren 28an, Ipar poloa inguratzen duten bost herrialdetako ministroek (Norvegia, Errusia, Kanada, AEB eta Groenlandia) elkarlanean aritzea eta eremua babestea erabaki omen dute. Bilera horren aurretik, iazko udan hain zuzen, errusiar espedizio batek bere herrialdeko bandera jarri zuen ozeano arktiarreko uretan, 4.000 metroko sakoneran, jabetza adieraziz. Horrek tentsio handiak sortu zituen arestian aipatutako herrialdeen artean, batez ere kontuan hartuta eremuak, mineral kantitate izugarriak ez ezik, munduko hidrokarburo erreserben laurdena duela. Orain, bost herrialdeak ados jarri dira eremua edozein ustiapenetatik babestuko dutela, eta ez dutela itsas autobiderik baimenduko eskualde horretan. Hala bedi! Guri, oraingoz, komenigarria iruditu zaigu galdera ikurra hor uztea.

Joxerra Aizpurua

Joxerra Aizpurua


2008-06-22
Ozeano Arktiarra
Ozeano Arktiarra


Argia.com 2012