Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-12-02 16:25:41
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2008-06-22 -- 2142.zenb

Liburutegia

Pilar Iparragirre


Bi hitz

Garazi Goia ::Bi hitz

Alberdania

orrialdeak ::110

prezioa ::14€

Asko maite den norbaiten agurra jasan ezin denean

1978an Seguran jaio zen eta gaur egun BBCn ari da lanean Garazi Goia. Aurreneko liburua du Bi hitz, galdutako amodio baten gaineko obsesioari buruzko nobela. Lehen pertsonan idatzitako istorio honen narratzailea edozein gauza egiteko prest dago galdutako amodioa berreskuratzeko, baita horretarako maite duen pertsona beste neskaren batekin partekatu behar badu ere. Amodio galdu horrek sortu dion minaren eraginez, eromenean, beldurrean, bakardadearen sentimenduan eta sexurako grinan murgilduko da hogeita hamar urte inguruko neska. Baina korapilo latz horiek guztiak gainean izanda ere, aurrera egiten ahaleginduko da, galdutako maitasuna berreskuratu nahian. Nobelaren hasiera Berlinen dago kokatua, hantxe uzten baitu bertan behera neska horren bikotekideak ordura arte elkarren artean izandako harremana. Izugarrizko kolpea da protagonistarentzat. Ondorioz neska Londresera joango da, bizitza berreraikitzeko asmoz, baina oraingoan bakarrik. Pentsamendu orok beti atzera daraman arren, sexu senak iradokitzen dizkion esperientzia berri guztiak probatzeko beldurrik ez du.

Garazi Goia

Garazi Goia
«Narrazio honen kontaketa oso gordina da askotan»

Maitasuna galtzean, zer du bereziki protagonistak barruan?

Amodio galdu hori berreskuratzea obsesio bihurtzen da berarentzat, eta obsesio hori deskribatzeko elementu ugari erabiltzen dira narrazioan. Esate baterako, ametsek leku garrantzitsua dute, beti ere galdutakoaren fantasiak azpimarratuz, edo eldarnioa, eromena... Baita inoiz bidali gabeko eskutitzak ere, protagonistak nolabait barruan sentitzen duen min hori ateratzeko erabiliak. Egia da narrazioa momentu batzuetan mutur arriskutsuetara eramaten dela, askotan kontaketa oso gordina egiten dela. Baina azken batean hori zen helburua, neskaren sufrimendu hori adieraztea.

Nolanahi ere, pertsonaia ez dago guztiz bakarrik...

Ez. Nobelan pertsonaia esanguratsu asko ateratzen dira. Eta liburuaren estruktura ere pertsonaiengan egituraturik dago, kapituluetan Londresko bere bizitza mugatu edo baldintzatzen duten esperientzia berriak iradokiz.

Pertsonaien artean, zeintzuk dira garrantzitsuenak?

Carla adibidez: istorioan oso momentu eta leku berezia du. Eta gero badago beste pertsonaia bat, “Maitale zibernetikoa” izenekoa. Protagonista Interneteko txat batean sartuko da “Julieta zauritua” izenarekin. Sarearen beste aldean dagoen “Maitale zibernetikoa”rekin partekatuko ditu bere konfesio eta min guztiak Badira neskari obsesioa gainditzen lagundu nahi dioten pertsonaia gehiago ere. Tituluari dagokionez, irakurle bakoitzak erabaki beharko du zein diren istorio bakoitzak iradokitzen dizkion bi hitzak.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan