I Izan zintezkeen txori edota hegazkin, lurrerako ez zara sortua behinepin. Gasteizeko zeruan, Bilbon, nahiz Donostin topa egin dezagun, ekin, UKAN, ekin. II Lau hanka ta bost zero ia jaio aintzin. Koloretsua zara baina ikustezin. Birsortuko zarela egin diezu zin. Haginekin egizu txin-txin, UKAN, txin-txin! III Pintxo ere bihurtu zintuzten kanpañan zintzurra goxatzeko aurreko azañan. Txotxa dantza ezazu euskotar Dartagnan. Platera hautsi gabe ñam-ñam, egin ñam, ñam. IV Zara: aterki, plater, sakeleko lapitz, kamixeta, axota... Ta hau zenbat aldiz! Opariek euskaraz egin al dute hitz? Buruko mina daukat, atxis! UKAN, atxis! V Mikrotik bafleraino irriparra txuri. kameraren aurrean zabiltza urduri. Lasai, zu zara... foko, klaketa, irudi! Salto, egizu, salto, mugi, UKAN, mugi! VI Paretak margotzea ez al da gutxitxo? Zimenduei eusten asko gabiltza, txo! Aspaldi dakigunez “pixka bat, es mucho” lo, lo egin ezazu goxo, UKAN, goxo. Doinua: “Sarasua da gure izen printzipala”.
Erika Lagoma2008-06-15 |