Astekaria

 Bero-beroan 

Neoliberalismoaren txapeldunak

EAEko gobernua eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiak “neoliberalismoaren txapeldunak” dira eta Kontzertu Ekonomikoa baliatzen dute “errenta altuenak sarituz, Euskadi paradisu fiskal bihurtzeko”. Horren argi agertu du egoera ELA sindikatuak egindako azken agerraldian. Sindikatuaren egozpena ez da demagogikoa, datu erreal eta ofizialetan oinarritua baizik. Izan ere, erakunde horiek 1.396 milioi euroko superabita lortu zuten 2007an, %20,8 baino altuagoa. Eta bien bitartean, EAE Europako gizarte-babeserako zerbitzuetako azken postuetan dago. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoak barne-produktu gordinaren %18,9a gastatzen dute gizarte-babesean eta Nafarroak %17,5a. Europako batez bestekoa berriz, %27,6koa da. Azken zortzi urteotan, foru eta erkidegoko administrazioek 5.000 milioi eurotik gora gutxiago gastatu dituzte. Gainera, Foru Ogasunek ahalbidetu dute “aberatsenek zerga gutxiago ordaintzea” eta horrek talka egiten du bilatzen den aurrerakuntza eta zuzentasun fiskalarekin. Beraz, bidezkoa da sindikatuak erakundeen jarrera eskandalagarritzat hartu izana. Dirua egonik ez delako gastatu nahi. Eta asetzeko behar ugari egonda ere –zahartzaroa, osasuna, langabezia, familia, etxebizitza...–, ase gabe jarraitzen dutelako superabita egon arren. Bitartean, azken hamar urteetan, 1.000 milioi euroko enpresa errenten alde egin da. Gainera, sozietateen zergak beherantz jarraitzen du. Politika horiei esker, agerian geratu da erakunde horien izaera. Sindikatuak arrazoi du: neoliberalismoaren txapeldunak dira.

Juan Mari Arregi

Juan Mari Arregi


2141. alea
2008-06-15
alde 0    kontra 0


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia